Azpeitiarren doinuak

Oihana Orbegozoren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko api. 3a, 09:00

Oihana Orbegozo. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jaso ditu aurten ere Uztarriak. Aste Santuen bueltako hirugarren kantu zerrenda Oihana Orbegozo pilotariaren hau da.

    • Non geratzen den denbora (Mikel Urdangarin)

"Nerabea nintzen kanta hau lehenengo aldiz entzun nuenean. Negar malkotan entzun nuen lehen aldiz erreportaje bat zela-eta. Beti gustatu izan zaidan abestia da".

  • Ezkondu nahi nuke (Esne Zopak)

"Beti entzun izan dut trikitia. Gustuko dut dantzatzeko eta entzuteko; etxean, plazetan, mendian, kotxean... Beti ondo datorkit".

  • Elektrizitatea (Zea Mays)

"Kanta honek soberan ditu hitzak, jantzi aurikularrak eta igo bolumena".

  • Grace (Izaro)

"Abeslaririk kutunenetako dut Izaro, eta abesti asko jarriko nituzke hemen, baina hau aukeratu dut. Pandemia garaian entzun nuen lenenego aldiz eta nire gogokoenetako bat da".

  • Itzulera (Zetak eta Erramun Martikorena)

"Lehen parrandetan Erramun Martikorenaren Xalbadorren heriotzean abestiak ixten zituen tabernak. Itzulera Herri Urrats festarako ateratakoa izan zen, eta Martikorena genero horretan entzutea arraroa egin bazitzaigun ere, festarako eta parrandarako abesti bihurtu da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide