Azpeitiarren doinuak

Alberto Belokiren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 09:00

Alberto Beloki. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jaso ditu aurten ere Uztarriak. Aste Santuko oporraldiaren bueltako laugarren kantu zerrenda Alberto Beloki argazkilariarena hau da.

  • 564 (Hertzainak)

"Talde honen abesti denak gustukoak ditut, baina bat aukeratzekotan hauxe aukeratuko nuke. Majina bat kontzertu ikusitakoak gara". 

  • Izarren hautsa (Mikel Laboa)

"Momentu lasaietan aditzeko kantua".

  • Katedral bat (Berri Txarrak)

"Ikaragarri gustatzen zaidan talde bat. Motibatzeko aproposa". 

  • Itzulera (Zetak)

"Peioren lanak euskararen alde egiten duen apustua aipatzekoa iruditzen zait". 

  • Zu atrapartu arte (Kortatu)

"Gaztetan asko aditzen genuen talde mitiko bat".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide