Lagun Onak osatzen duten nesken bost taldeek, maila guztietakoek, omenaldia egingo diete duela 30 urte emakumeen taldea sortu zutenei. Ostegunean, hilaren 16an, Lagun Onakeko emakumeen talde nagusiak denboraldiko etxeko azken partida jokatuko du, eta hitzordu hori baliatu nahi dute emakumeen futbolaren sustatzaile ezinbesteko izan zirenei omenaldia egiteko. Garmendipe futbol zelaian egingo dute omenaldia, 18:45ean hasita.
2023ko urrian bete ziren 30 urte Lagun Onak futbol klubaren emakumeen taldea sortu zutenetik. Urtemugaren harira, hiru hamarkada horietan izandako zailtasunez eta lorpenez erreportajea egin zuen Uztarriak 2023ko urrian. Irakurri 30 urte joko zelaia irabazten izeneko erreportajea, hemen.