Etxera Eguna, irudietan

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 18a, 19:42

Goizeko krosa, herri kirol erronka, bazkaria, haurrentzako ekintzak eta elkarretaratzea izan dira eguneko hitzordu nagusiak, gauean Xiberoots eta Bad Sound System taldeek emango dituzten kontzertuen zain.

Etxera Egunak presoen eskubideak festa giroan aldarrikatzeko ekintza soka luzea ekarri du aurten ere. Goizeko krosa, herri kirol erronka, bazkaria, haurrentzako ekintzak eta elkarretaratzea izan dira eguneko hitzordu nagusiak, 22:00etatik aurrera Xiberoots eta Bad Sound System taldeek Sanagustinen sarrera doan dela emango dituzten kontzertuen zain.

Elkarretaratzean, Euskal presoak etxera. Gotzon gurekin zioen pankarta handiaren atzean jarri dira dozenaka herritar, Azpeitiko Sarek egindako deialdiarekin bat eginez. Eguneko ekitaldi politikorako prestatu duten irakurketan, azken bi urteetan emandako pausoei "balioa ematea garrantzitsua" dela adierazi dute antolatzaileek, baina "konfrontazioa eta sufrimendua betikotzeko interes handia" duten sektoreak ere hor daudela gogoratu dute: "Mobilizatzen jarraitu behar dugu, gizartea aktibatzen, eta ikusarazi behar diogu oraindik elementu asko ditugula konpontzeko, eta horrek, funtsean, gizarte aktibo bat eskatzen duela, konponbideak eskatzen dituen gizarte aktibo bat".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide