Dislexia zer den eta dislexia dutenek zer zailtasun dituzten azaltzeko asmoarekin, erakusketa jarri eta hitzaldia emango du aste honetan Dislegi elkarteak Azpeitian, udalarekin elkarlanean.
Dislexiaren gaineko erakusketa atzo ireki zuten Betharrameko aretoan, eta igandera arte izango da ikusgai, ostirala arte 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan eta igandean 12:00etatik 14:00etara.
Ostegunean, berriz, Dislegiko Inga Segurola azptiarrak eta Izaskun Ortizek emango dute hitzaldia Basazabalen, Burmuina, hezkuntza eta dislexia izenburuarekin, 18:30ean.
Dislexiaren gaineko ekintzekin bat egin du Udal Liburutegiak ere, irakurketa errazeko liburuen txokoa atonduta.