Aurreko ikasturtean, musika eskolaren 40. urteurrena ospatzeko ekintzen artean, Kontzertua familian izeneko bi saio eskainiki zituen Juan Antxietak Sanagustin kulturgunean, martxoan eta maiatzean. Musika eskolan dabiltzan hainbat familiatako gurasoak, seme-alabak, aitona-amonak, izeba-osabak edota ilobak elkarrekin musika jotzen jarri zituzten orduan, eta egitasmoaren harrera ikusita, segida ematea erabaki dute musika eskolakoek. Horrela, gaur, Kontzertua familian izeneko beste saio bat eskainiko dute Sanagustinen, 19:00etan hasita.
Baina gaurkoa ez da musika eskolakoek aste honetan Sanagustinen izango duten hitzordu bakarra. Etzi, Udaberriko Kontzertuak egitasmoaren barruan, hainbat ikasle igaroko dira kulturguneko oholtzatik. 18:00etan, "instrumentu popurria" deitu dioten tartean, hainbat musika tresna jotzen dituzten ikasleek egingo dituzte emanaldiak; 19:30eatik aurrera, berriz, piano ikasleen txanda etorriko da.