Hasi dituzte Soreasuko parkingaren sarbideko zorua aldatzeko lanak

Mailo Oiarzabal

Soreasuko aparkalekuaren sarreran lanak hasita, gaur goizean. (Mailo Oiarzabal)

Gaurtik ostiral iluntzera arte, 09:00etatik 17:00etara ezingo dira erabili aparkaleku publikoa eta garajeak.

Soreasuko lur azpiko parkingaren sarbideko harlauzak kentzeko eta asfalto botatzeko lanak martxan daude. Gaurtik ostiral iluntzera arte, egunero, 09:00etatik 17:00etara ezingo dira erabili ez aparkaleku publikoa, ezta haren azpiko solairuko garajeak ere; lanorduetatik kanpo, 17:00etatik 09:00etara, aldiz, ibilgailuen sartu-irtenak normal funtzionatuko du.

Sarbideko zorua aldatzea eta beste zenbait hobekuntza egingo dituzte Soreasuko aparkalekuan egunotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide