Azken ostiraleko elkarretaratzerik ez dute egingo gaur

Intza Trula 2024ko mai. 31a, 09:00

Hileko azken ostiral bateko irudia. (Sare)

Sanjuandegiko festen hasiera dela eta, maiatzeko deialdia bertan behera uztea erabaki du Azpeitiko Sarek. Era berean, Palestinaren alde Sanjuandegin jarri duten hitzorduarekin bat egingo du Sarek.

Gaur da maiatzeko azken ostirala, baina euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko hileroko elkarretaratzerik ez dute egingo herriko plazan.

Sanjuandegiko festen hasiera dela eta, maiatzeko deialdia bertan behera uztea erabaki du Azpeitiko Sarek. Era berean, Elkar-ekinek eta XJ Auzolaneanek Palestinaren alde Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan jarri duten hitzorduarekin bat egingo du Sarek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide