Sanjuandegiko festak 2024

Gogotsu hartu dute Barraka Eguna Sanjuandegin

Intza Trula 2024ko mai. 30a, 18:45

Arratsalde osoan zehar txartelak ohi baino merkeago eskuratu ahal izango dira: 1,50 eurotan. Eskolatik atera bezain laster haur ugari elkartu da gunean, barrakez gozatzeko asmoz.

Festetan murgilduta dago Sanjuandegi atzo iluntzeko bertso afaritik, eta gaur, Barraka Egunean, giro aparta ari da nagusitzen han. Izan ere, arratsalde osoan zehar ohi baino merkeago eskuratu ahal izango dira barraketan ibiltzeko txartelak: 1,50 eurotan, hain zuzen. Haurrek ez dute aukera galdu nahi izan, eta eskolatik ziztu bizian atera dira barraketara lehenak heltzeko. 

Jaiekin jarraitzeko, zazpietatik aurrera kantu jira eta pintxo poteoa egingo dituzte Sanjuandegin, eta gauean mus txapelketa jokatuko dute. Horrez gainera, iluntze musikatua izango da, Sembrando Kaos eta Sheldons taldeekin. 

Hona hemen egitaraua: 

Maiatzak 30, osteguna

  • 19:00. Kantu jira eta pintxo poteoa.
  • 21:00. Mus Txapelketako izen-ematea.
  • 22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.
  • 22:00. Iluntze musikatua, Sembrando Kaos eta Sheldons taldearekin.

Maiatzak 31, ostirala. Gazte Eguna

  • 15:00. Kafea eta auzo lana.
  • 19:00. Mantangorriren ongietorria.
  • 19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
  • 20:00. Zestoako Batukada.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Areto dantzen emanaldia.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: Mehatxuka, Jipoituak eta Laket.
  • Gainera, herriko DJak txosnan: Jos_U, House One, P4ul.

Ekainak 1, zapatua. Auzo Eguna

  • 10:30. Xake Txapelketa.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 13:30. Triki-pintxo-poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria. Ondoren, bingoa.
  • 18:30. Txokolatada.
  • 19:00. Elektrotxorongoa, erraldoiak eta buruhandiak.
  • 20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.
  • 20:00. X. Trikitixa emanaldi berezia. Trikifree
  • 22:00. Kontzertuak: Street Wise eta Los Zopilotes Txirriaos.
  • Ondoren, Tinz DJaren emanaldia karpan.

Ekainak 2, igandea

  • 06:00. Txokolatada.
  • 07:00. Zezena eta jolasak.
  • 09:00. Salda.
  • 12:00. Dantzari txikien emanaldia.
  • 16:30. Zumba parte-hartzailea, adin guztietako herritarrentzako.
  • 18:30. Herri kirol erakustaldia.
  • 19:45. Boletoen zozketa.
  • 20:00. Mantangorriren agurra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide