Ibai Angulo laugarrena izan da Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 3a, 16:16

Ibai Angulo, behe laino artean, Ezcarayko Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan. (Utzitakoa)

Errioxako Ezcarayn jokatu zen txapelketa atzo eta euskal selekzioa ordezkatuz lehiatu zen urrestildarra junior mailan.

Aurreko astean Zegama-Aizkorrin Euskal Herriko txapela jantzi ondoren, atzo Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan lehiatu zen Ibai Angulo. Euskal selekzioa ordezkatuz, mutilen junior mailan podiumaren atarian gelditu zen urrestildarra, augarren postua lortuta, 2,4 kilometroko eta 750 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatu ondoren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide