Hasi dituzte Olazko Andre Mariaren plazako irisgarritasuna hobetzeko lanak

Nerea Uranga 2024ko eka. 4a, 12:17

Olazko Andre Mariaren plazan egiten ari diren lanak. (Nerea Uranga)

Plaza ondoko lur azpiko garajeen sarrerako espaloia eta Arana kalera doana lotzeko zebrabidea jarriko dute, eta plazaren atzetik Arana kalera doan espaloian maldatxoa eraikiko dute. Lanak tarteko, espaloi hori itxita dago oinezkoentzat.

Oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi zituen atzo Azpeitiko Udalak Olazko Andre Mariaren plazan. Alde batetik, plaza ondoko lur azpiko garajeen sarrerako espaloia –Etxe Alairako igogailura eramaten duena– eta Arana kalera doana lotzeko zebrabidea jartzen ari dira; eta bestetik, Olazko Andre Mariaren plazaren atzetik Arana kalera doan espaloiaren ondoan, Buztintzuriko Errebaleko etxeen atzeko pasabidera jaisteko eskailerak dauden tokian, maldatxoa eraikitzen ari dira. Lan horiek tarteko, obretan ari diren espaloia itxita egongo da oinezkoentzako.

Lanak bukatzeko bi hilabete inguru beharko dituztela adierazi du udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide