Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Egunaren harira, Kotoi mertzeriako kideek deituta, plazara aterako dira bihar arratsaldean. 17:00etatik 19:30era puntua egiteko elkartuko dira plazan, eta herritarrek nola ehundu ikasteko aukera ere izango dute. Ez da beharrezkoa izango materialik eramatea.
Ekainaren 12an izaten da Ehuntzeko Nazioarteko Eguna, eta iaz ere egun horren aitzakian puntua plazan egiteko hitzordua antolatu zuen Kotoik. Orduko hartan harrera polita izan zuen ekimenak. Hariak ez ezik, harremanak ehuntzeko ere baliatu zuten saioa.