Hariak eta harremanak ehuntzen, elkarrekin kalean

Ihintza Elustondo

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Egunaren harira, hainbat emakume elkartu dira Azoka Plazaren atarian puntua eta kakorratz lana egiteko.

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Egunaren harira, Kotoi mertzeriako kideek deituta, plazara atera dira gaur arratsaldean. 17:00etatik 19:30era puntua egiteko elkartu dira plazan, eta herritarrek nola ehundu ikasteko aukera ere izango dute.

Ekainaren 12an izaten da Ehuntzeko Nazioarteko Eguna, eta iaz ere egun horren aitzakian puntua plazan egiteko hitzordua antolatu zuen Kotoik. Orduko hartan harrera polita izan zuen ekimenak. Hariak ez ezik, harremanak ehuntzeko ere baliatu zuten saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide