Hasi da kimu mutilen Azpeitia Cup futbol txapelketa

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 7a, 18:17

Gaur 17:00etan jokatu dituzte lehen partidak, eta 20:30ean hasiko dira lehen jardunaldiko azken neurketak. Bihar, berriz, 09:00etatik gaztetxoen futbola nagusi izango da berriro Garmendipeko zelaietan.

Kimu mutilen azken Domusa Teknik Azpeitia Cup martxan da. Gaur 17:00etan jokatu dituzte lehen partidak, eta 20:30ean hasiko dira lehen jardunaldiko azken neurketak. Bihar, berriz, 09:00etatik gaztetxoen futbola nagusi izango da berriro Garmendipeko zelaietan. 13:00etan hasita jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko goiz parteko azken neurketak, eta arratsaldean 16:30ean berrekingo diote lehiari, 20:30ak arte. Igandean, azkenik, 09:00etan hasiko dira azken faseko neurketak, eta eguerdi partean jokatuko dituzte bi finalak: 12:45ean hasiko da Kopakoa, eta 13:15ean Ligakoa.

Txapelketaren hasierako txanpan jokatu dituzten Anaitasuna-Eibar, Valladolid-Esportiu Mercantil eta Andorra-Santutxu partidetan egindako argazkiak dira bilduman ikus daitezkeenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide