Artisauak estreinatu dira ostiraleko azokan

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 8a, 10:05

Artiekin elkarteko hainbat artisauk postua jarriko dute aurrerantzean hileko lehen ostiraletan Azoka Plazan, baserritarrenekin batera. Atzo izan zuten lehen eguna.

Ostiraleko azokak ez ohiko itxura hartu zuen atzo, eta irudi beretsua eskainiko du aurrerantzean hileko lehen ostiraletan. Izan ere, baserritarrek Azoka Plazan ostiralero egiten duten azokari gehitu zitzaizkien atzo Artiekin artisauen elkarteko hainbat kide, eta hilero errepikatuko dute esperientzia, hil bakoitzeko lehen ostiralean, 16:30etik 19:30era.

Agiñondo, Erribera, Berrosueta, Korta, Enparan Gain, Sakona, Etxearreta, Zumeta eta Errezilgo Azoka lehen sektoreko ekoizleekin batera, Artiekineko Ametsen Txokoak, Amukik, Endredamakinak, Miarak eta Oihelek jarri zituzten saltokiak atzo Azoka Plazan.

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide