Bartzelonak irabazi du kimu mutilen Azpeitia Cup

Ane Olaizola 2024ko eka. 9a, 16:02

Real Madrilen aurka jokatu du Bartzelona taldeak finala, eta berdinduta amaitu dute partida, beraz, penaltien ondoren jaso dute kopa kataluniarrek. Lagun Onak taldearen zaleek jaso dute zale onenaren saria.

Bartzelona taldeak irabazi du 2023ko Domusa Teknik Azpeitia Cup mutilen kimu mailako txapelketa. Ostiralaz geroztik aritu dira lehian maila horretako 37 futbol talde, eta gaur eguerdian jokatu dituzte finalak. Hain zuzen, Bartzelona eta Real Madrile nor baino nor aritu dira finalean. Bartzelonak gola sartu du partida hasi eta minutu gutxira, baina Real Madrilek berdindu egin du azken segundoetan, eta  beraz, luzapena jokatu dute bi taldeek. Zati horretan golik izan ez denez, azkenean penaltietan ebatzi da txaepelketa, eta Real Madrilekoen huts egite baten ondorioz, kataluniarrek jaso dute Azpeitia Cupen kopa. Aurretik, Kopako finala jokatu dute Alcalak eta Basanderrek, eta azken hori izan da nagusi.

Txapeldunen eta txapeldunordeen sariez gain, txapelketako jokalari, atezain eta zale onenen sariak ere banatu dituzte: Hugo Hernandez (Real Madril) izendatu dute jokalari onena; atezain onena, berriz, Yago Nuñez (Celta); eta zale onenaren saria jaso dute etxekoek, Lagun Onak taldearenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide