Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

18,75 puntuko jaitsiera zuen arratsaldean Europako Legebiltzarreko bozen parte hartzeak

Ane Olaizola 2024ko eka. 9a, 20:27

Goizeko datuekin alderatuta, arratsaldean are eta nabarmenagoa zen Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartze datuen jaitsiera. Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan, erroldaren %36,76rek zuen botoa emanda 18:00etan.

Goizeko datuekin alderatuta –%28,02k zuen botoa emanda eguerdian–, arratsaldean are eta nabarmenagoa zen Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartze datuen jaitsiera. Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan, erroldaren %36,76rek zuen botoa emanda 18:00etan; hau da, 1.200 herritarrek emana zuten botoa. Hori horrela, 2019ko hauteskundeekiko 18,75 puntu jaitsi da parte hartzea arratsaldean. 

Gipuzkoan hautesle erroldaren %40,18k eman du botoa arratsalderako Gipuzkoan, eta 2019tik 12,91 puntu jaitsi da parte hartzea.

20:00etan itxi dituzte hauteslekuak, eta 23:30erako jakingo dira emaitzak. Webgune honetan grafiko bidez emango dira emaitza horiek, eta bihar albiste landuagoa irakurtzeko aukera egongo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide