Urrestillako herri kirol jaialdi betea, irudietan

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 10a, 12:22

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketaren, Emakumeen Binakako Aizkolariena eta gazte mailako beste hiru final jokatu zituzten atzo arratsaldean Txikuri frontoian, ikusmina piztu zuen harri-jasotze desafioarekin batera.

Egur Sport-ek Urrezko Aizkora deituraren pean antolatzen dituen txapelketen urteko hitzordu nagusienetakoa jokatu zuten atzo Urrestillako Txikuri pilotalekuan. Iker Vicentek, Malen Barrenetxeak eta Karmele Gisasola Zelai III.ak jantzi zituzten jardunaldiko txapel nagusiak, baina aizkorako bi final nagusiez harago zer ikusi eta zertaz gozatu ez zuten falta izan frontoian elkartu ziren herri kirolzaleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide