50. urteurrenaren ospakizunen, Hiru, hiru dokumentalaren aurkezpenaren eta umeen topaketen artean, klubaren talde nagusien kapitainen jarraipena lotzeko tartea hartu du Iraurgi Saskibaloiak.
Intza Lizarazuren kontratu berritzearen ondoren, Ierai Aizpitarterena (Azpeitia, 2000) iragarri du klubak. Beste urtebeterako berritu dute joko antolatzailea, 2024-2025 denboraldian ere Zilarrezko LEB ligan etxeko taldea gidatzen jarrai dezan