Juan Antxieta musika eskolaren zozketako zenbaki saritua 10611 da

Nerea Uranga 2024ko eka. 19a, 15:47

Juan Antxieta musika eskolaren ikasturte bukaerako jaialdia. (Iraia Oteiza)

Ikasturte bukaerako jaialdian atera zuen musika eskolak zenbaki saritua, eta zenbaki hori duen txartelaren jabeak hamabost eguneko epea izango du saria jasotzeko.

Juan Antxieta musika eskolak bi heldurentzako eta bi umerentzako Madrilen asteburu pasa eta han musikal bat ikusteko sarrerak zozkatu ditu. Zenbaki sariduna joan den asteazkenean, ekainaren 12an, Soreasun egindako ikasturte bukaerako jaialdian atera zuen. Zenbaki saritua 10611 izan da, eta ordezkoa, berriz, 2635 zenbakia duen txartela. Zenbaki saritua duen txartelaren jabeak hamabost eguneko epea izango du saria jasotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide