Adinekoen harremanen garrantziaz mintzatu da Adinkideko Garazi Etxaniz

Ihintza Elustondo 2024ko eka. 20a, 18:00

Hainbat lagun Garazi Etxanizen azalpenak entzuten, Baigerako aretoan. (Ihintza Elustondo)

Adinkide herrian egiten ari den lana azaldu du elkarte horretako gizarte garapenerako arduradunak Baigera jubilatuen elkarteko hitzaldian. Hainbat lagun bertaratu dira.

Adinekoen komunitatean sozializatzearen onurak hitzaldia izan da gaur Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteko aretoan. 16:30ean hasita, adinekoen harremanen garrantziaz mintzatu da Garazi Etxaniz Azpeitiko Adinkideko gizarte garapenerako arduraduna. Hainbat lagun bertaratu dira.

Adineko pertsonen sozializazioa bultzatu nahi du Adinkide elkarteak, beraien osasuna eta bizi kalitatea hobetuz. Adinkide herrian egiten ari den lana azaldu du Etxanizek hitzaldian, elkartearen helburu nagusia bakardade ez aukeratua jasaten duten adineko pertsonei konpainia, elkarrenganako afektua eta adiskidetasuna eskaintzea delako.

(I. E.)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide