Infantil nesken Domusa Teknik Azpeitia Cup futbol txapelketaren finala jokatu dute gaur, 13:30ean hasita, A Coruñako Deportivok eta Osasunak. Galiziako taldea izan da irabazlea, 2 eta 0 irabazita.
Ostiralean hasi zuten Azpeitia Cupek antolatutako azken txapelketa. Hamazortzi taldek parte hartu dute, eta gaur finalaurrekoak eta finala jokatu dira Garmendipeko futbol zelaian.Txapelketako kopa A Coruñako Deportivok eskuratu du, eta zaletu onenen saria Eibarkoei eman diete. Atezain onenaren saria Osasunako Cloe Lalan-i eman diote eta jokalari onenarena A Coruñako Deportivoko Maite Morenori.