Eneko Martijak eta Mikel Sanchezek ezin izan dute txapelik jantzi aurten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Iaz larruzko paletako hirugarren mailako txapela irabazi zuen Azpeitiko bikotea pala luzeko lehia nagusian aritu da aurten, baita finalera iritsi ere, baina txapeldunorde izatea egokitu zaie Ilunpekoei.
Herenegun, Andoaingo Arrate pilotalekuan, Ordiziako Oiangu elkarteko Zuhaitz Letamendiaren eta Aitor Otegiren kontra jokatu zuten finala Martijak eta Sanchezek, eta tanto alde handiarekin irabazi zuten finala ordiziarrek: 45-28.