Maddi Agirrebengoak eta Carla Hernandezek jaso dute musika eskolaren zozketako saria

Nerea Uranga 2024ko eka. 27a, 12:29

Maddi Agirrebengoa eta Carla Hernandez Juan Antxieta musika eskolan saritutako txartelarekin. (Juan Antxieta musika eskola)

Juan Antxieta musika eskolaren zozketan saritutako zenbakia 10611 izan da, eta txartel hori zutenek jaso dute saria.

Bi heldurentzako eta bi umerentzako Madrilen asteburu pasa eta han musikal bat ikusteko sarrerak zozkatu zituen Juan Antxieta musika eskolak, eta saridunak Maddi Agirrebengoa eta Carla Hernandez izan dira.

Zozketako zenbaki sariduna ekainaren 12an, Soreasun egindako ikasturte bukaerako jaialdian atera zuten musika eskolakoek. Saritutako zenbakia 10611 izan da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide