Gukaren 24. Pourrak 282 apustu ditu

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 29a, 14:19

Irabazleak 1.692 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.128 euro eta hirugarrenak 564 euro. Horiez gain, 4., 5., 13., 30., 44., 50., 69., 100., 125., 140., 160., 185., 210., 236., 250. eta 281. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Pourraren hogeita laugarren aldia antolatu du Gukak, eta aurten ere apustu kopuru handia izango du jokoak: 282. Gaur, ekainaren 29an, hasi da 2024ko Frantziako Tourra Florentzian (Italia), eta uztailaren 21ean bukatuko da Nizan, ezohiko tokian; orduan amaituko da Pourra ere.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'24ren helbidea: https://azpeitiaguka.eus/pourra/2024.

Sari banaketa, San Inazio bezperan

Ohi bezala, Pourraren sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, 20:00etan egingo du Gukak, festetako tonbolan.

Sariak

2024ko Pourraren irabazleak 1.692 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.128 euro eta hirugarrenak 564 euro. Horiez gain, 4., 5., 13., 30., 44., 50., 69., 100., 125., 140., 160., 185., 210., 246., 250. eta 281. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.692 euro.
  • 2.goak: 1.128 euro.
  • 3.goak: 564 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
  • 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
  • 69.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 125.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 140.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 160.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 185.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 210.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 236.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 250.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 281.goak: Tiobiboetarako txartelak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide