Turinen, hirugarren etapan, iritsi da 2024ko Frantziako Tourraren lehen esprinta, eta Biniam Girmay (Intermarche-Wanty) izan da azkarrena. Horrenbestez, Eritreako txirrindulari batek Tourrean etapa irabazi du lehen aldiz. Maillot horiak ere jabe berria du: hiru egun eta hiru lider, Richard Carapaz da gaurkoaren amaieran sailkapenburu berria.
Eta Tourrean nola, Gukaren Pourran ere hala: hiru egun, hiru lider. Kokole dago orain taldeen sailkapenaren buruan; eta honela dago sarituen behin-behineko zerrenda.