Cavendishek Merckx gainditu, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 17:48

Historia egin du berriro Mark Cavendishek Tourrean. Gaur, 2024ko edizioaren bosgarren etapan, Saint Vulbasen, Frantziako Tourrean 35. garaipena eskuratuko du Man uharteko espriner beteranoak eta, horrenbestez, lortu du aurtengo bere helburu nagusia: Eddy Merckx handiak Tourrean lortutako etapa garaipen kopurua gainditzea.

Tourraren sailkapen nagusian aldaketa aipagarririk ez da izan gaur, baina Gukaren Pourran bosgarrenean ere lider aldaketa izan da: Andercash da orain taldeen sailkapenaren buruan; eta horrela dago sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide