Aurtengo Tourreko hirugarren esprinta ikusi dute gaur Dijongo helmugan, eta Dylan Groenewegen izan da azkarrena, momentuz estreinatzeke dagoen Philipsenen aurretik.
Biharko erlojupeko saioaren bezperan, Tourraren sailkapen buruan aldaketarik ez da izan gaur ere, baina bai, berriro, Pourraren taldeen sailkapenean: Pinikolle taldea dago orain lehen tokian. Honela dago, berriz, sarituen behin-behineko zerrenda.