Pronostikoak ondu ditu Remco Evenepoelek eta aurtengo Tourreko lehen erlojupekoa irabazi du, Nuits-Saint-Georges eta Gevrey-Chambertin artean jokatu dutena. Hamabi segundo jan dizkio flandriarrak Pogacarri, baina esloveniarrak jarraitzen du lider.
Pourran, berriz, aurten lehen aldiz ez da aldaketarik izan sailkapenaren buruan: Pinikollek jarraitzen du lehen postuan zazpigarren etaparen ondoren ere. Honela gelditu da gaur taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.