Girmayk bigarrena zakura, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 6a, 17:38

Biniam Girmayk bigarren garaipena lortu du gaur Colombey-les-deux-Eglises-eko helmugan. Zortzi etapa jokatu direnean, aurtengo Tourrean etapa garaipena errepikatu duen lehena da Eritreako txirrindularia.

Pourraren taldeen sailkapenaren buruan, berriz, aldaketarik ez gaurkoan ere: Pinikollek eusten dio lehen postuari; eta horrela dago sarituen behin-behineko sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide