Philipsenen estreinakoa, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 9a, 17:55

Jasper Philipsenek irabazi du, azkenean, 2024ko Tourrean. Iazko erregularitatearen maillotaren jabea izan da azkarrena Orleans eta Saint Amand Montrond arteko etapan, Tourraren hamargarrena eta, nola ez, esprintean erabaki dena.

Aurtengo Pourrako bigarren txirrindulari aukeratuena da Philipsen, Pogacarren atzetik: 282 taldetan dago esloveniarra –batean ez, beste guztietan–, eta 265ean flandiarra. Eta egun sailaren ostean, aldaketa esanguratsuak izan ditu gaurkoaren ondoren Pourrako taldeen sailkapenak: Andercash da orain lehen postuan dagoen taldea; eta honela dago sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide