Biniam Girmay da, orain artekoan, 2024ko Tourreko esprinterren artean errege. Gaur, hamabigarren etapan, hirugarren aldiz jaso ditu besoak helmugan Intermarché-Wanty taldeko eritrearrak, Villeneuve sur Loten. Bide batez, erregularitatearen lidertza sendotu du Girmayk.
Tourraren sailkapen nagusiaren goiko postuetan izan da gorabeherarik: Primoz Roglic erori egin da eta min hartu du; atzerapenarekin iritsi da helmugara. Bestetik, Pello Bilbaok lasterketa utzi du; Pourran, txirrindulari aukeratuenen zerrendan 11.a da Bilbao eta 61 taldetan ageri da. Pourraren buruan ere aldaketa izan da gaur: Zimitoyue dago orain taldeen sailkapenaren lehen postuan, eta honela gelditu da sarituen behin-behineko zerrenda.