Pirinioen asteburuaren atarian, Jasper Philipsenek aurtengo bigarren garaipena lortu du gaur Pauen. Talde murriztua iritsi da helmugara, azken metroetan izan den erori baten ondorioz; eta aurrean sartu direnen artean egon da Pogacar liderra, sailkapen nagusiaren borrokarako aurkariekiko segundo batzuk irabaziz.
Aurkari horien artean ez da jada Primoz Roglic; atzoko eroriaren kalteek behartuta, lasterketa utzi du esloveniarrak. Roglic da hirugarren txirrindulari aukeratuena aurtengo Pourran, Pogacarren eta Philpsenen atzetik: 260 taldetan dago Roglic. Juan Ayusok ere Tourra utzi du gaur; Pourrako 35 taldetan ageri da espainiarra, aukeratuenen zerrendan hamalaugarrena.
Tourraren buruan aldaketarik ez da izan gaur, ezta Pourraren buruan ere: Zimetoyuek jarraitzen du lehen postuan. Tourraren hamahirugarren etaparen ostean, honela daude Pourraren taldeen sailkapena eta sarituen zerrenda.