Pogacar errege Saint Laryn, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 13a, 17:42

Tadej Pogacar liderrago da Pirinioetako lehen etaparen ostean. Aurtengo Tourrean bigarren garaipena lortu du Saint Laryn, sailkapen nagusian tartea ireki du Vingegaardekiko eta Evenepoelekiko, eta Tourra hirugarrenez irabazteko hautagaitza are gehiago sendotu du.

Lehen postuan aldaketarik ez da izan, beraz, Tourrean, eta Gukaren Pourran ere ez: Zimetoyuek jarraitzen du taldeen sailkapenaren buruan; eta honela dago gaur sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide