Pogacar erregeago, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 14a, 17:38

Pirinioetako bi etapak nagusitasun osoz irabazita, Tadej Pogacarrek bere hirugarren Frantziako Tourra gero eta gertuago du. Astebete falta da lasterketa bukatzeko, eta ezbeharrik tartean izan ezean, podiuma Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek osatuko dutela dirudi.

Pourran, aldiz, ez dago ezer erabakita. Gaur, esaterako, aldaketa izan da taldeen sailkapenaren buruan: Elortxa Team igo da lehen postura. Eta honela gelditu da sarituen behin-behineko sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide