Philipsen Girmayren pare, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 16a, 17:59

Esprintean erabaki da Tourraren azken asteko lehen etapa gaur, Nimesen. Jasper Philipsen izan da azkarrena; aurtengo hirugarren etapa garaipena lortu du flandriarrak eta, horrenbestez, maillot berdearen jabe izaten jarraitzen duen Girmay berdindu du irabazitako esprintetan. Eritrearra erori egin da gaur helmugatik kilometro pasatxora.

Ez Tourrean, ez Pourran, sailkapenaren buruan aldaketarik ez da izan gaur. Elortxa Team-ek jarraitzen du lehen postuan Pourraren taldeen sailkapenean, eta honela dago gaur sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide