Zer kontatu gutxi, Nimesera bidean. Esprinta ziurra, eta abenturazaleak kieto. Saiatu direnak, alferrik. Esprinta kaotiko samarra izan da, aldrebesa, eta bi kilometrora Girmay lurrera. Alpecin hazi egin da eta ezinhobe prestatu dio esprinta belgikarrari. Bauhaus bigarren, Kristoff hirugarren. Erregulartasunaren mailloterako borrokan puntu zaku ona garailearentzat!
Bihar 17. etapa, bukaera hirugarren mailako Superdevoluy eski estazioan. Aurrez bigarren eta lehen mailako mendate bana. Gauzak normal, ihesaldiarentzat izango da etapa.