Azpeitiko Gaztetxearen aurtengo futbito txapelketa amaierara heltzen ari da, eta dagoeneko erabakita daude zein talde izango diren finaletan: hain zuzen, Txakoli Fuola eta Intzak Lo Ta Jangok Me taldeek neurtuko dituzte indarrak Ligako final handian; Kopako finala, berriz, Trikue eta Gaztiek 2 taldeek jokatuko dute.
Astelehenean eta asteartean finalaurrekoak jokatu ostean, garaikurra eskuratzeko lehiak jokatuko dituzte etzi, ostirala, herriko plazan: 20:00etan hasiko da Kopako norgehiagoka, eta 21:00etan Ligakoa. Azpeitiko Gaztetxearen XIX. urteurreneko egitarauaren barruan antolatu dituzte, parrilladarekin batera. Halaber, urteurreneko ospakizunaren egunean, uztailaren 20an, egingo dute sari banaketa.