Carapazek berea lortu du, eta Pourra eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 17a, 18:02

Lehendik ere ibilia zen ahaleginean aurtengo Tourrean, eta gaur lortu du, azkenean, etapa garaipena Richard Carapazek; iheskideak atzean utzita iritsi da ekuadortarra Superdevoluyko helmugara. Pourran hamabosgarren txirrindulari aukeratuena da aurten Carapaz, 34 taldetan ageri da haren izena.

Etapan zehar mugimenduak egon diren arren, sailkapen nagusiko goiko postuetan aldaketarik ez du utzi Tourreko hamazazpigarren etapak, ezta Pourraren lehen postuan ere: Elortxa Team-ek jarraitzen du taldeen sailkapenaren buruan. Honela dago, bestalde, sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide