Gaur izango da Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan izena emateko azken eguna

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 18a, 09:02

Gaur goizez zein arratsaldez eman ahal izango da izena uztailaren 27an egingo duten Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako. Goizean, 11:30etik 13:30era jarriko dute mahaia plazan, eta arratsaldean 17:30etik 20:30era.

Haujijijai festa batzordea dagoeneko hasi da azken prestaketekin, eta atzo ireki zuten Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako izen-ematea. Bi egunez eman ahal izango da izena, eta gaurkoa izango da horretarako azken eguna. Hain zuzen, goizean, 11:30etik 13:30era jarriko dute izena emateko mahaia plazan, eta arratsaldean 17:30etik 20:30era. 

Haurrei hilaren 27an banatuko dizkiete kamiseta arrosak. Egun horretan, bazkaria, jolasak eta kalejira egingo dituzte.

Umeen eta Gaztetxoen Egun Arrosako prestaketekin ez ezik, kaleko propagandarekin ere hasi da Haujijijai. Atzo, esaterako, paperezko hainbat mural egin zituzten. 

Datozen egunetan jakinaraziko dituzte herri bazkarirako txartelak erosteko datak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide