Azpeitiko Udalak uztailaren 22an aurkeztuko ditu aurtengo santioak eta saninazioak, baina dagoeneko uztailaren 20tik abuztuaren 2ra arteko festetako ekitaldiak jasotzen dituen esku programa etxez etxe banatzen hasi da.
Egitaraua:
Uztailak 18, osteguna.
- 19:00. Sagardoaren kata, Azoka Plazan.
Uztailak 20, larunbata.
- 11:00. XXI. Azpeitia Hiria Rallya. Urraki eskuderiak antolatuta, Epaitegiaren aurreko plazan.
Uztailak 21, igandea.
- 19:00. Azpeitia Dantzanen barruan, Itsasi dantza taldearen Uharak emanaldia, Soreasu antzokian.
Uztailak 22, astelehena.
- 11:00-13:00. eta 16:00-19:00. Andoni Bastarrikaren hondar eskultura tailerra, plazan.
Uztailak 24, asteazkena.
- 19:00. Kodaore judo taldearen erakustaldia, plazan.
- 20:30. Santio kaleko auzotarren afaria, DJ Urbietak girotuta.
Uztailak 25, osteguna. Baserritarren Eguna.
- 10:00. Ilunpekoen 39. Cesar Valverde pilota txapelketako finalak, Izarraitz pilotalekuan.
- 10:30. Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldekoen goiz eresia.
- 10:30. Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazan. Urolako Napar Zuzterrak antolatuta.
- Ondoren, kalejira, Erdikaletik plazara. Plazan, bertsoak, kantak eta ohorezko dantza.
- 11:00. Euskadiko 27. Blonda Txapelketa.
- 11:00. 24. Ardi Gazta Lehiaketa.
- 12:00. 50. Sagardo Txapelketa, eta txekor errearen, hegaluzearen eta gaztaren pintxoak, plazan.
- 12:00. Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak eta Xebastian Lizaso aurkezle.
- 12:00. Laja II.a, Lutxurdio, Iñaki Ezenarro eta Egurrola trikitilariak, plazan.
- 12:30. Kanjurirakoen saioa, sanagustin kulturgunearen ataritik hasita.
- 18:00. Errekortari txapelketa, Zezen Plazan.
- 18:30. Marieta Zirkus ikuskizuna, Done Jakue kalean.
- 18:30. Jainekin txaranga, Landeta auzotik abiatuta kalerik kale.
Uztailak 26, ostirala.
- 15:00-19:00. Ur parkea haurrentzat, Esklabetan.
- 18:30. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan.
- Ondoren, parrillada.
- 22:00. Azpeitiko Musika Bandaren pasodobleen kontzertua, plazan.
Uztailak 27, larunbata. Umeen Eguna.
- 11:00. Goiz eresia eta korporazio txikia, Itsasi dantza taldeak eta Luis Beltza dantza suelto eskolak antolatuta eta JUan Antxieta musika eskolako txistulariekin eta banda gaztearekin.
- 12:00. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.
- 13:00. Erraldoien desfilea.
- 14:30. Herriko haur eta gaztetxoekin bazkaria, plazan.
- 15:30. Haurrekin jolasak eta kalejira, Alde Zaharrean.
- 19:00. Desenkajonamentua, Zezen Plazan.
- 22:30. Kontzertua: ETS taldea. Plazan.
Uztailak 28, igandea.
- 12:00. Artzain txakur txapelketa, Olazko belardian.
- 16:00. 44. Inazio Deuna Txirrindulari Saria. Perez Arregi plazatik irtenda eta bukatuta.
- 18.00. Euskadiko Lurgaineko Sokatira Misto Txapelketa, Esklabetako belardian.
Uztailak 30, asteartea. San Inazio bezpera.
- 11:00. Hamaiketakoa, plazan.
- 12:00. Txupinazoa eta Marea Arroxa. Azpeitiko azokako ekoizleek botako dute txupinazoa.
- 12:00. Kalejira, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Arrasateko gaiteroak eta eraldoi eta buruhandiak.
- Ondoren, Skapaye elektrotxaranga.
- 15:00. Herri bazkaria, plazan.
- 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak, txosnetan.
- 17:30. Bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat. Ganadutegia: Arno. Done Jakue kalean.
- 18:00. Go!azen karaokea, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 18:30. Profesionalen pala partidak. Izarraitz pilotalekuan.
- 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan. Azpeitiko Parrokiako koruak eta Julian Barrenetxea abesbatzak Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitza eta Salbea abestuko dituzte, Itziar Urbieta organo jotzaileak lagunduta eta Javier Alberdik gidatuta.
- 19:00. Los Incansables txarangaren kalejira.
- 19:00-01:00. Oihan Vega eta Davila DJak, plazan.
- 19:30. Soka airean-slackline ikuskizuna, liburutegiaren aurrean.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 22:00. Tapia eta Leturia, Olazko Andre Mariaren Plazan.
- 22:00. Kontzertua: Frigo taldea, txosnetan.
- 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana su etxearekin, Izarraitz parkean.
- 23:30. Balantza erromeria, txosnetan.
Uztailak 31, asteazkena. San Inazio eguna.
- 09:30. Goiz eresia. Azpeitiko Musika Banda, Arrasateko gaiteroak eta Izarraitz txistulari taldea.
- 10:10. Udal ordezkarien korporazioa, plazatik parrokiara.
- 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean.
- 11:00. Meza, Parrokian. Fernando Prado Donostiako gotzaina buru dela. Parrokiako abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuta, Ignacio Arakistain organo-jotzaileak lagunduta, eta Javier Alberdik gidatuta.
- 12:30. Gauerdi txarangaren kalejira.
- 12:30. Arratsaldeko zezenketako zezenen aukeraketa, Zezen Plazan.
- 12:30. Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean. Ganadutegia: Lopene.
- 13:00. Kontzertua: Azpeitiko Musika Banda. Sanagustin kulturgunean.
- 17:30. Bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat., Done Jakue kalean. Ganadutegia: Ibiri.
- 17:30. Apar festa eta musika jolasak, Balentina Agirre plazan.
- 18:30. Zezenketa, Zezen Plazan.
- 18:30. Tio Teronen Haurreskolari dantza ikuskizuna, plazan.
- 19:00. Oria txarangaren kalejira, Landeta auzotik hasita.
- 19:00. Poteo musikatua, Alde Zaharrean.
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 22:00. Kontzertua: The Clayton taldea, txosnetan.
- 22:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
- 23:00. Suzko erroberak. Zaragozana su etxea. Izarraitz parkean.
- 23:30. Kontzertua: Izaro. Plazan.
- 01:00. Kontzertua: Trini Fox. Txosnetan.
- 02:30. Kontzertua: Rekiem. Txosnetan.
Abuztuak 1, osteguna. San Inazio bigarrena.
- 10:00. Goiz eresia. Izarraitz txistulari taldea, Azpeitiko Musika Banda eta Arrasateko gaiteroak.
- 10:30. Herriko agintariek ongietorria Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, Loiolan.
- 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan.
- 11:00. 13. Bakailao Txapelketa, plazan.
- 12:00. Bankako menditarrak, plazan.
- 12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, Zezen Plazan.
- 15:00. Bakailao jana.
- 17:30. Bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat. Done Jakue kalean. Ganadutegia: Arno.
- 18:00. Kuadrillen Arteko I. Olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. Zezenketa, Zezen Plazan.
- 19:00. Burbuilen jaia, Olazko Andre Mariaren Plazan.
- 19:00. Los Pasai txaranga.
- 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 22:00. Burbuila magikoen ikuskizuna, Olazko Andre Mariaren Plazan.
- 22:00. Kontzertua: Balloon Frame taldea. Txosnetan.
- 23:30. Kontzertua: Zetak, plazan.
- 01:00. Kontzertua: Tatta & Denso, txosnetan.
- 02:30. Kontzertua: Kaparrak taldea, txosnetan.
- Ondoren, Atenenas DJa, txosnetan.
Abuztuak 2, ostirala. San Inazio hirugarrena.
- 06:00. Incansables txaranga.
- 07:00. Bigantxak, Done Jakue kalean.
- 12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aukeraketa, Zezen Plazan.
- 18:30. Zezenketa, Zezen Plazan.
- 19:00. Deiadar txaranga.