Heltzear dira Santio eta San Inazio jaiak, eta horiekin batera Gukaren tonbola. Taldeak uztailaren 24an zabalduko du postua, eta 29an izan ezik, egunero egongo da zabalik, abuztuaren 1era bitarte. Azken urteotan Erdikaleko 2. zenbakian egon izan ohi da tonbola; aurten, ordea, kale bereko 8. zenbakian izango da.
Tonbolaren ordutegia:
Uztailak 24, asteazkena: 18:30etik 00:00etara.
Uztailak 25, osteguna: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 23:00etara.
Uztailak 26, ostirala: 19:00etatik 23:00etara.
Uztailak 27, larunbata: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 00:00etara.
Uztailak 28, igandea: 18:30etik 22:00etara.
Uztailak 30, asteartea: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.
Uztailak 31, asteazkena: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.
Abuztuak 1, larunbata: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.