Uztaileko odol ateraldirako txanda hartu daiteke dagoeneko

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 19a, 16:59

Ekaineko odol ateraldian ateratako argazkia, Elizkaleko egoitza berrian. (Maialen Etxaniz)

Datorren asteazkenean, hilaren 24an, 16:30etik 20:30era izango dute hitzordua odol emaileek Elizkaleko egoitza berrian. Gotatanta.eus webgunean astearte goiza arte hartu daiteke txanda, eta astelehenetik asteazken eguerdira arte telefonoz ere bai.

Datorren asteazkenean, hilaren 24an, 16:30etik 20:30era egingo dute uztaileko odol ateraldia Azpeitian. Odol Emaileen Elkarteko herriko arduradunek, odola ematearen garrantzia berriz azpimarratzearekin batera, asteazkenean odola ematera joan nahi dutenek dagoeneko txanda ahrtzeko modua dutela gogorarazi nahi dute.

Gaur eguerditik datorren astearte goizera arte Gotatanta.eus webgunean hartu daiteke txanda; eta astelehenetik asteazken eguerdira arte baita telefonoz ere, 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.

Egoitza berrian

Azpeitiko odol emaileek ekaineko ateraldian estreinatu zuten egoitza berria, eta hantxe egingo dute, nola ez, uztaileko odol ateraldia ere. Bizi Berri adinekoen etxeen beheko solairuko erabilera anitzeko gelan egingo dituzte aurrerantzean odol ateraldiak, Elizkalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide