Pogacarrek laugarrena Isolan, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 19a, 17:33

Inork zalantza izpiren bat izan bazezakeen, guztiak itzali ditu gaur Tadej Pogacarrek: 2024ko laugarren etapa garaipena lortu du Alpeetako etapa nagusian gaur, Isolan, sailkapenean Vingegaardi bost minutu pasa eta Evenepoeli zazpi ateratzen dizkie eta, ezbehar bat tartean ez bada, bere hirugarren Frantziako Tourra esku-eskura du esloveniarrak.

Tourraren buruan, beraz, aldaketarik ez, ezta gutxiago ere. Baina, Pourran bai: Robinson dago orain taldeen sailkapenaren lehen tokian. Eta honela dago, gaur, sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide