Alpeetako bigarrena ere poltsikoratu du Tadej Pogacarrek, momentuz aurtengo bosgarren etapa eta jarraian bigarrena lortuta. Eta bihar, seigarrena lortzeko arrisku handia, 2024ko Frantziako Tourra Nizan itxiko duen erlojupekoan.
Tourraren garaipena majo erabakita dago, baina Gukaren Pourrarena bihar erabakiko da. Gaur, azkenaurreko etaparen ondoren, Robinsonek eutsi dio taldeen sailkapenaren lehen postuari; eta honela dago sarituen behin-behineko zerrenda.