Bihar, uztailak 22, Madalena eguna izanik, meza izango da Madalena auzuneko baselizan. 11:00etan hasita ospatuko dute Santa Maria Madalena oroitzeko eukaristia. Ignacio Arakistainek pianoa joko du eta Kepa Susperregik emango du meza; Azpeitiko erretore gisa Madalenako baselizan emango duen azkena izango da gainera, uda ondoren Azpeitia utzi eta Zarauzko Parrokiaren ardura hartuko baitu. Elizkizuna amaitzean, goiza borobiltzeko, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute auzotarrek.