Hondar eskultura tailerra izango da bihar goizez eta arratsaldez

Nerea Uranga 2024ko uzt. 21a, 16:16

Iaz Andoni Bastarrikak emandako tailerrean hondarrezko eskulturak sortzen. (Aitziber Arzallus)

Andoni Bastarrika hondar eskultoreak gidatuko du tailerra. Herriko plazan jarriko dute eskulturak egiteko txokoa.

Santioetako eta saninazioetako egitarauaren barruan, aurten ere hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko tailerra antolatu du udalak. Bihar, astelehena, izango da horretarako aukera herriko plazan Andoni Bastarrika hondar eskultoreak gidatuta. Goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara artean izango da tailerra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide