Hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko aukera izan dute gaur goizean, 11:00etatik 13:00etara bitartean, plazara bertaratu diren haurrek eta gaztetxoek. Andoni Bastarrika hondar eskultorea izan da ikastaroa gidatu duena, eta haren laguntzarekin eta irudimenari tiraka, lan dotoreak egin dituzte artista txikiek.
Goizeko saioan parte hartzerik izan ez dutenek, edota goizean ikasitakoak praktikan jarri nahi dituztenek, arratsaldean ere izango dute aukera. 16:00etatik 19:00etara, plazan egongo da Bastarrika, harearekin esperimentatu nahi duten haurrei eta gaztetxoei laguntzeko prest.