Bihartik aurrera aldaketak izango dira Foru Etorbidean eta autobus geltokietan

Maialen Etxaniz

Foru Etorbidea. (Azpeitiko Udala)

Bihar eguerditik aurrera, Julian Elortzako eta Tren Museoko autobus geltokiak saihesbidera aldatuko dituzte.

Festetarako prestakuntza lanak tarteko, bihar eguerditik abuztuaren 4ra bitarte, ibilgailuentzat itxita egongo da Foru Pasealekua. Era berean, errepidea itxita egingo denez, Julian Elortzako eta Tren Museoko autobus geltokiak saihesbidera aldatuko dituzte. Hain zuzen, bihar 14:00tatik aurrerako autobus zerbitzu guztietan izango dute eragina aldaketek

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide