Iazko zezenketetako argazkien erakusketa zabaldu du argazki elkarteak

Maialen Etxaniz

Atzo arratsaldean ireki zuten erakusketa, eta ikusgai izango da abuztuaren 2ra bitarte. Joan zen urteko zezenketetan eta errekortarien emanaldian ateratako irudiak bildu dituzte. 

Urteroko ohiturari jarraiki, Azpeitiko Argazki Elkarteak iazko zezenketen bueltan ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai Betharrametako erakusketa aretoan. Elkarteko kideak azken asteotan aritu dira argazkiak aukeratzen eta horiek erakusketarako prestatzen. Lanak amaituta, atzo ireki zuten esposizioa, eta bertan izango da ikusgai abuztuaren 2ra arte. 

Jarri dituzten koadroetan, 2023ko zezenketetan eta errekortarien emanaldian ateratako irudiak bildu dituzte. 

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik argazki elkarteko kideen erakusketa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide